L’Hypothèse Démocratique filma aurkeztuko du Thomas Lacostek Donibane Garazin

2022-03-31

Euskal gatazka armatuaren historia eta bukaera horretan parte hartu zutenen bizipenetatik. Hori da Thomas lacoste zinemagile paristarrak egin "L'Hypothese Democratique. Une Histoire Basque" filmaren helburua. Nazioartera begira euskal auzia ulertarazi nahiko luke horrela, aitziniritzi eta estigmatizazioen gainetik. Zentzu horretan, Thomas Lacost Donibane Garaziko Le Vauban zineman izanen da ostiral huntan, martxoak 31, aratseko 20:00etan bere azken lana aurkezteko, eta bukaeran eztabaidarako tartea idekiko da.

Baxe Nafarroako hiriburuko aurkezpenaren ondotik, heldu diren asteetan Ipar Euskal Herriko beste hainbat zinemetan zabalduko da filma. Besteak beste, Donapaleun (apirilaren 4ean, 20:30etan), Hazparnen (apirilaren 6an, 20:30etan) eta Maulen (apirilaren 7an, 20:30etan).

Tomas Lacosterekin mintzatu gira, bere azken proiektu honen berri ukateko: