Ahapetik Andoni Iturrioz 2/2 "Jakiteko zer nahi duzun, lan asko egin behar duzu"

03/24/2023

Andoni Iturrioz Aritzluzieta etxaldean sortu zen 1945.Haurra zelarik familiarekin Pariserat joan zen eta han, GSI, informatika zerbitzu enpresan lanean hasi.Hastapenean, hamar bat kide akziodun minoritario zituen Compagnie générale d'électricité CGE konpainiaren GSI adarra laster 1000 langilera pasatu zen.Andoni Iturrioz enpresaren buru egon zen.Ondotik,langile guziek (3000 inguru) CGE enpresa erosi zuten. Hamar bat urte geroago , enpresak 5000 langile inguru zituen.

2005an euskal herrirat itzuli zen eta Larraldea, XVII. mendeko etxaldea erosi zuen Senperen. Etxea berritu eta euskal kulturaren zerbitzurako kultur gune bilakatu zuen.Bere aita Manuel Iturrioz 1991an zendu zelarik, aitak hil aitzin idatzi esku izkribuak irakurri zituen. Orduan jakin zuen bere aita Bigarren Mundu Gerlan Comète Sareko mugalari klandestinoa izan zela.