DOINUEN PLAZATIK: Eltzegoren Sasitik sasira kantata Baigorrin

08/24/2023

Egungo doinuen plaza Baigorrin dugu. Joan den uztailaren 23an, Urmuga festibalak bere geldialdia Etxauzia jauregian zuen egin. Milako bat pasa jenderen aitzinean Eltzegor taldea omendu zen. Taldearen Sasitik Sasira kantata eman zuten Donostiako orfeoiak, Et Incarnatus Orkestrak, Eztitxu Pinatxok eta Rafa Ruedak.