KANPOKO MINTZALDIA: Christian Vélot “Txertatze sistematikoa ez da aterabidea”

2022-01-06

Gaurko kanpoko mintzaldian ez da Euskal Herrian egindako grabaketa bat izanen baina France soir aldizkariak muntatua duen bideo sail batetik hartua « l'entretien essentiel » deitzen dena. Joan den hilabetean elkarrizketatua izan den Christian Vélot ikerlaria dugu entzunen.

Christian Vélot genetikan ikerlaria da eta irakaslea Pariseko Saclay unibertsitatean. Izpiritu zorrotz eta kritikoa agertzen du orai plantan ezarria den eta inposatzen ari den txertatze sistematikoaren politikaren kontra.