Beti Eltzarruzen, ur iturri, sineste eta mitologia solas Marie Luce Garat herri kondalariarekin

2024-05-06

Beti Régis Pochelu-ren Eltzarruzen egin duen zizel lanaren aitzinean, laminak aipatu ditugu Marie Luce Garat-ekin ; baita Euskal Herritarren lehengo sinesmenak, amalurra-ri lotuak zirenak, eta errelixioneak desagert arazi dituenak.
Eltzarruze mendian den ur iturria ere aipatuko dugu, ibarreko etxeetara karreatua dena edateko ur gisa. Leheno iturri hau baliatua zen ere Eltzarruzeko gisu harriaren ustiatzeko.

 

Jakin Eltzarruzeko zizel lan huni herritarrak juntatuak izan direla, eta bururatu ondotik pesta pollit bat ere egina izan zela, adini guzietako jendeekin, Eltzarruzeko xoko pollit hortan