Aro ederra lagun aste ondar huntan Eztigar kooperatibako sasoineko azken sagarrak bilduko dira

10/16/2020

18 elkartek osatzen dute Arrapitz. Horietan barne da Sagartze elkartea eta Eztigar kooperatiba. Aro ederra iragarririk aste buruari begira, baliagarri izanen da kooperatibako azken sagarrak biltzeko.

Sasoina goizik bururatzen da, ez da fruitu urtea izan aurtengoa. Aurtengo sagarra gehien bat sagar jusa eta sagar txinpardaduna egiteko baliatua izanen da. Gehiago erran dauku Sagartzea elkarteko Pantxika Maitiak.