Aurtengo mahasti sasoina ona izan da

2020-10-30

Aurtengo mahasti sasoina ona izan da. Urte guziz bezala arrangura zonbait izan dira uztail hastapenean mahastietako eritasunarekin. Udako bero handiekin mahastiek ere sofritu dute baina buruiletik goiti euria egitelakoan mahatsa berriz untsa joan da. Orohar mahatsak aitzineko urteetan baino goizago bildu dira. Udan jende franko etorririk Euskal Herrirat, ano salmenta untsa joan da. Konfinamendu berri hunekin aro egileak antolatzen ari dira interneten bidez salmenta zonbait egiteko. Gehiago erraten dauku Irulegiko arno sindikatuko Binxente Indartek.