Sagartzea elkarteak sagarrondoen mozteko ikastaldi bat antolatzen du ibiakoitz huntan

02/26/2021

Sagartzea elkarteak hiru ikastaldi antolatu ditu ibiakoitz goizez Saran, Hazparnen eta Maulen sagarrondoen eta oro har fruitu ondoen moztea erakusteko. Ikusiz aurtengo ikastaldien arrakasta eta azken egun hauetan izan diren galdeak, azken ikastaldi bat animatuko du Gabriel Durrutyk larunbat goiz huntan.

Aldi huntan, hitzordua Kanbon emana da, goizeko 9etan, hilerri nagusiaren aitzinean, honen parean baita sagartze bat. Kanbotik Larresoro eta Itsasura joanen da hiru sagartze desberdinetan parte hartzaileen galderei erantzunez. Xehetasunak Sagartzea elkarteko Pantxika Maitiarekin.