Trebatu elkarteak bi tresna kudeatzen ditu, laborantzako treba gunea eta laborantza sortzaile ibilbidea. Iazko bilana zoin da?

01/29/2021

Trebatu elkarteak bi tresna kudeatzen ditu, laborantzako treba gunea eta laborantza sortzaile ibilbidea. Iazko laborantzako treba gune horretan 6 presuna trebatu dira: bat ardi hezkuntzan Irulegin, beste bat oilo erruleekin Irisarrin, bi baratzezaintzan Sarrikotapean eta Lartzabalen, bat landare aromatikoekin Arrangoitzen eta azken bat erlezaintzan Uztaritzen.

Laborantza sortzaile ibilbidean iaz 13 presunek segitu dute formakuntza, proiektu ezberdinekin: zuhaitz fruitudunekin, baratzezaintzan edo erlezaintzan, oilasko, xerri, ardi hazkuntzan. Iazko bilana egin dauku Kattalin Sainte-Marie Trebatu elkarteko kideak. Aurtengo formakuntzak ere aipatu ditugu.