Xorien migrazioaren sasoina da. Europako pasagune garrantzitsuenetariko bat da Irati...

2020-10-07

Sasoineko fenomeno bati interesa gaiten, Xabier Dindartekin. Urrian xorien migrazioaren sasoina da.  Harraparien eta xorien migrazioa aztertzeko lepoetarat igan behar da, hantik errexki ikusgai direlako. Xoriek korridore naturalak baliatzen dituzte hegoalderat joaiteko, gehienak Afrikara buruz.

Europako pasagune garrantzitsuenetariko bat da Irati. Hemen gaindiko lepo batzuk aipatzekotan, mendebaldetik hasiz hor dugu Lizarrietako lepoa Saran, Linduseko lepoa Urepelen eta Organbidexkako lepoa Larrañen. Lau hilabetez lepo hauetako pasaiak aztertuko dira. Hemen aztertuak diren xori migratzaile gehienak harrapariak dira: miru beltzak, zapelatz liztorjaleak, mirotzak, arranoak, zikoina beltzak eta xuriak, ainarak, sorbeltzak eta urtxoak...

Gehiago erraten dauku Xabier Dindartek.