Lepitzuli xinaurri jalea ardura entzuten da baina gutxi ikusten

2022-05-03

Lepitzuli xinaurri jalea untsa nahasten da bere inguramenean, ardura entzuten da baina gutxi ikusten. Bizkar grisa du, hegalak marroinak, marra beltzak luzara guzian eta ttitta xuriz apaindua da. Bere berezitasunetan janaria bere mihiarekin harrapatzen duela, mihi kolante eta luzea du. Xori huntaz gehiago erran dauku Beñat Iribarnek.