Lertxunak bezala V bat irudikatuz zeruan, antzara grisek migrazioa hasia dute

2020-10-27

Antzarak denek ezagutzen ditugu; baina kanpoan molde salbaian bizi direnen ikusteko nekeago da. Etxaldeetako antzaren itxurakoak dira, oihua berdintsua ere. Belar jaleak dira. Anekdota bat: duela aspaldi Egipton ohartu ziren antzarak migrazioan sartu aitzin loditzen zirela, eta bereziki beren gibela loditzen zela. Eta gibela hola loditurik izigarri ona zela jateko.... segida ulertua duzue.