Sai xuria, xori bakarra burua lumarik gabekoa eta horia duena

2022-03-22

Sai xuria edo behi bideko andere xuria xori migratzailea da, mirua bezalakoa, xuri eta beltza, buztana erronboa du. Negua Afrikan pasaturik orain Euskal Herrirat sartua. Lehenak otsailaren 15aren inguru hortan ikusi dira. Xori bakarra da munduan burua lumarik gabekoa eta horia duena. Deskribapena egin dauku Beñat Iribarnek.