2023ko Euskal Trails berritasunekin itzultzen da

2023-05-19

Lasterkari anitzek berantetsitako Euskal Trails ekitaldia ostegunean abiatu da eta larunbata arte iraunen du. 2023ko edizioak zazpi ekitaldi ditu.

Ttiki trail: 1, 1,5 edo 3 km hautuan, Ultra Trail: 130 km, 7500m D+.
Euskal Endurance: 65 km, 3 800m D+.
Euskal Traila: 2 X 40km eta 2300m D+.
The Trail Gourmand: 2 X 25 km eta 1300 m D+
Iluna Bidea (gauean): 27km, 1500m D+
Neska ibilbidea: 8 km, 350 m D+

Usaian bezala, haurrak dira ostegunean Ttiki Trailarekin lehenbiziko korrika egin dutenak.  Parte hartzaile bakotxak 5 € emanik, elkarteak bildutako kopuru bera gehituko eta emanen dako Integrazio Batzordeari.

Aurtengo edizioan berritasun zonbait, Ultra Trailaren ibilbidean aldaketak eta Euskal Endurance formatua egitaraura arrajiten da, 65 kilometroko ibilbidearekin.

Azken hau jadanik eginik izan zen, azken aldikoz 2007an. Ultra Traila berritu da, ibilbide luzeena delarik (130 kilometrokoa). Baigorri ibarrean berean egonen da gutxi gora behera usaiako desnibelarekin, baina bigarren zatian ibilbide teknikoagoarekin.

Ekitaldi guzien artean 3 500 lasterkari igurikatuak dira. (Argazkia © Pierre Ezcurra)