Ar Redadeg, Bretainiako korrika, ostiral huntan abiatuko da

2022-05-16

Gwitreg-etik (Vitré-tik) Gwened-erat (Vannes-erat) heltzeko maiatzaren 28an. Aurten orotarat 2022km Bretoinaren alde.

Korrika bezala, bi urtetarik antolatzen da, kilometraz kilometra, lekuko hartzaile desberdinak izanen dira. Eta lekuko barnean sekretu pean atxikia den mezu bat izanen da, heltzean irakurria izanen da. Redadeg-en bildu dirua, erdia Diwan-eri emana da, beste erdia bretoina edo Bretainiako lurraldea sustengatzen edo garatzen duten beste 8 elkarter.

Solena antolatzaileetan da. Euskara ikasi zuen joanden urtean. Aurtengo Redadeg korrikaz xehetasunak hartu ditugu Solena-rekin

 

https://www.ar-redadeg.bzh/fr