Bañolet filma ostiral huntan estreinatuko da Donibane Garazin

2023-03-16

Bañolet, Maia Iribarne Olhagaraik eta Paxkal Irigoyen Etxeberrik idatzitako eta zuzendutako filma da. Xofaldia Produkzioak eta Kanaldudek ekoiztua, filma aste huntatik goiti hedatua izanen da zinema geletan.

Filmean Luixa eta haren lagunen ibilbidea segitzen dugu, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da...

Emanaldiak:

- Martxoaren 17an, Donibane Garaziko Vauban zinegelan.

- Martxoaren 18an, Donibane Garaziko Vauban zinegelan (vostfr).

- Martxoaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelenean.

- Martxoaren 28an, Hendaiako Les variétés zinegelan (vostfr).

- Apirilaren 2an, Iruñako Laba espazioan.

- Apirilaren 3an, Zuiako Udaletxean.

- Apirilaren 6an, Donapauleko Saint Louis zinegelan (vostfr).

- Apirilaren 12an, Bergarako Seminarixoan.

- Apirilaren 19an, Atharratzeko Prefostan.

- Apirilaren 27an, Baionako Atalante zinegelan (vostfr).

Filmaren hedapenetatik landa sorpresaño bat izanen da. Maia Iribarne Olhagarairekin eta Paxkal Irigoyen Etxeberrirekin mintzatu gira.