EHZ-ren 26.edizioa: Hiru egun, 35 kontzertu, 10 mintzaldi… eta 12 mila festibalari

2022-07-04

Hiru egun, 35 kontzertu, 10 mintzaldi… eta 12 mila festibalari. Aro ederra lagun, giro bikainean iragan da aurtengo EHZ Festibala, Irisarrin. Eta hori, 450 laguntzaileren elkarlanari esker. Ostiralean, metal doinuek hartu zuten gaina Sepultura eta Fizt and Furius taldeekin, eta Delirium Tremmensek berriz ere zirrara piztu zuen bere segitzaile zaharrenen odolean.

Larunbatean, aldiz, proposamen berriek hartu zuten eszena: Vulk, Bulego, Odei, Merina Gris… Igandean, usaian bezala, familia giroa nagusi Ibil Bedi, Xutik, Niko Etxart eta Joseba Tapiarekin. Eztabaida xokoari begira, emazteak laborantzan, Ukrainako gerla, edota 5Ga eta masa kontrolaren gaiak aipa daitezke, Joseba Sarrionandiak eskaini poesia saioarekin batera.