Euskal Herriko LPO xorien babes ligak, ainaretaz inkesta bat abiatuko du Garaziko 4 herritan

05/09/2022

Euskal Herriko LPO xorien babes ligak, ainaretaz inkesta bat abiatuko du Garaziko herri batzutan maiatzaren 15ean. Iaz lehen kondaketa bat egin zen deia.

Ainara, neguaren bururapena eta udaberriaren heltzea markatzen duen xoria, mehatxuan da. Azken 30 urteetan, ainaren kopurua %25-30ez ttipitu da, eta ttipitzen segitzen du. Arrazoi frangoren artean, kafiraren egiteko leku egokiaren atxemateko zailtasuna aipatzen da.

Inkestari segida emaiteko maiatzaren 15etik uztailaren 15erat kondaketa bat eginen da beraz, Aintzilen, Izpuran, Zaron eta Azkaraten. Xehetasunak emaiteko hitzaldi publiko bat antolatua da maiatzaren 12an Izpurako herriko gelan 20:00etan Laguntzaile xekan dira, beraz, interesatuek deitu: 06 44 79 35 56-rat.