Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinulariaren grabaketak berriz argitaratuak izanen dira. Irulegiko Irratiaren eskutik 1988an grabatu zituen doinuak kazeta batean argitaratu ziren eta berehala agortu ere. AIKO Taldeak Galtxetaburuen grabaketak berriz argitaratuko ditu. Diskoa aurkezteko, urriaren 30ean Galtxetaburu eguna ospatuko da Uharte Garazin. Musikariaren omenez musikaren eta dantzaren inguruan elkartzeko egun eder bat pasatzeko parada.
Galtxetaburu eguneko egitaraua:
11:00 Jauziak lekuko musikariekin
12:00 Bi hitz jauzietaz eta musikarietaz atzo eta egun
12:30 Zintzur bustitzea eta dantzak Aikorekin
13:45 Apairua. Menua: arraina, ahatekia, gasna, bixkotxa, arnoa, ura, ogia
16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin