Harri zizelkaritzan entseatu nahi baduzue, Lekorne garroa instalatua den Régis Pocheluk atelierrak proposatzen ditu

2022-10-05

Badu 20 urte Régis Pochelu hazpandarrak harri eskultura egiten duela. Duela 7 urte, Lekorneko Garroan instalatu zuen bere atelierra eta erakusketa gela. Betidanik hemengo harriarekin arizan da lanean, erran nahi baitu hareharria-rekin. Jakin bestalde momentu huntan Hazparneko herriak egin manaketa batean buru belarri sartua dela. Elizako plaza berritzeko obrak abiatuak dituzte, eta plaza inguratuko duen zizel bat 60 metrakoa egiten ari dela, Hazparnen atxemana izan zen erromatar harriko idatziarekin.

Régis Pochelu : 06 26 72 18 38