Hergarai Bizi egunen karietarat, buruilaren 15etik 17rat, Bernat Etxepare omendua izanen da.Ostiralarekin, 18:00etan Duzunaritze-Sarasketa Etxartian, Aurelia Arkotxa ikerlariak eta Philippe Chareyre Historialariak “Linguae Vasconum Primitiae” Bordelen 1845ean inprimatu euskarazko lehen liburuaz eta honen autoreaz, Bernat Etxeparez mintzaldia eskeiniko dute.
Aurelia Arkotxa euskaltzainak, obraren eraikuntza, izenburua, inprimatzeko testuingurua, Bordeleko giro humanista ditu hizpide ukanen. Philippe Chareyre haatik, Nafarroako Gorteaz, garaiko testuinguru historikoaz ariko da.
Omenaldi berezi bat eginen igande goizarekin, apez idazlearen sortetxea izan zitaikenaren aintzinean lehenik, eta herriko plazan ondotik. Han berean, Piarres Erdozaintzi-Etxartek Bernart Etxepareri buruz egin zizelketa estreinatuko da.