Irulegiko Sotoak 70 urte! 2038rako sormarkak 4 000 zango izaitea aitzinikusten du

05/06/2022

Irulegiko Sotoak 70 urte! 1952az geroz, sotoa lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean aktore garrantzitsua da. Garaian 9 mahastizainekin eta 60 hektarearekin abiaturik, gaur egun 36 mahastizain dira  eta 150 hektarea kondatzen ditu sormarkak.

Neguan hormarekin sotoak gutti gora uztaren erdia galdu luke, mahastizain batzuk galtze handiagoak pairatu dituztelarik. Berrestrukturaketaren kondu Irulegiko mahastietan landatze lanak egiten ari dira, 2038rako sormarkak 4 000 zango izaitea aitzinikusten baitu. Urte betetzearen kari, “Elgarrekin” arno gama berria aurkeztu da. 2 arno mota berri: xuria eta beltza.

Minaberriko mahastietarat eramaten gitu Mattin Lerissak, Txomin Arregi, sotoko administrazioko kidearekin mintzatu da.