KOLEGIOAK KANTUZ “Gure hizkuntzak bizi daitezen" lemapean 200 bat ikasle Baigorrin kantari

2022-05-23

Ipar Euskal Herriko 6 kolegioetako 200 bat ikasle oholtzan joan den ostiralean Baigorriko ezker paretan. Hizkuntza gutxituen ondare kulturala aitzinean ezarriz Seaskako, pribatuko eta publikoko ikastetxeak juntatu dira ikusgarria muntatzeko. Parte hartu dute: Hendaiako Irandatzeko, Angeluko Stella Mariseko, Bidaxuneko kolegioko, Baigorriko Jean Pujo, Donibane Garaziko Zitadela eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart ikastetxeko abesbatzek.

4 musikari profesionalez lagundurik KOLEGIOAK KANTUZ, urte batez ondutako ikusgarria; hizkuntza gutxituen ondare kulturala aitzinean ezartzeko xedearekin, aurten “Gure hizkuntzak bizi daitezen” lemapean 12 kantu landu dira: Euskaraz, Okzitaniarrez, Katalanez, Bretainarrez, Alsaziarrez eta Korsikarrez. Azken emanaldi bat izanen da maiatzaren 31n, asteartearekin, 19:30etan Samatzeko kiroldegian.