Leire Oiharzabalek hurrak ekoizten ditu Izturitzen.

2024-02-09

Leire Oiharzabal hur ekoizlearengana joan gira, Izturitze Uharterat. Aita-amek duela 40 urte landatu zituzten hurritzak berritzen hasi da Leire. Haietarik bildu fruituak hol-hola saltzen hasi da, bai ere zuriturik edota xigorturik, eta badu ere hur-pasta bat. Dena ekologikoki. Aurten hur andana ukan badu ere, ez da beti hala. Aroak eta intsektuek ez baitiote beti halako ekoizpen onik bermatzen.

Leire Oiharzabalekin harremanetan sartzeko idatz leire.oyharzabal@orange.fr