Miopia ebolutiboa, oraiko jendarteko gaitz berria

06/23/2022

Gure bizi moldeer arrunt lotua den fenomenoa da : sobera barnean egoiten, ez aski kanpoko argirik, ez aski urruneko bistarik. Asian jendarteko %75a hunkia da, eta europan %40a, bainan zenbakiak ari dira emendatzen. Batzuek diote pandemia berria dela miopia ebolutiboa hau. Zer den xuxen, eta zer egiten ahal den eboluzioa emekitzeko, Antton Duhour optikariarekin xehetasunak hartu ditugu.