ONETIK eta AGOUR buruz buru CLPB eta Aldudeko gasnategiaren segida hartzeko. Bakoitxak bere proposamena aurkeztu du berriki, eta CLPBko langile eta laborariek deia, Makeako gasnategiaren proiektua hautatu dute.
Heldu den astelehenean audientzia eginen da Baionan. Ondotik, aste bete ukanen dute epaileek behin betiko deliberoa emaiteko. Bi proposamenen berri hartzeko Onetik enpresako Beñat Saint-Esteben Berria kooperatibako lehendakariarekin, eta Agour-eko Peio Etxelekurekin mintzatu gira.