Ortzaizeko berriak hartu ditugu: herriko etxearen proiektuak zertan diren pundua egin dugu.

2024-02-26

Jean Mark Ozafrain Ortzaizeko auzapezari galdegin diogu puntua egin dezan orain arte mandatuan kontseiluak egin dituen lanen gainean, eta oraindik goiti dituen proiektuak ere aipa ditzan, Arrosategiaren erosketa, besteak beste.

Kulturari garrantzia ematen dion herria da Ortzaize: Gaueko merkatua jarri baitute plantan, kanpoko zinemaldia, Lakarte artearen hitzordua, Euskararen Urtaroa…