Sexu eraso baten ondotik, nola ber-altxatu

2024-06-11

Galdera huni erantzun batzuen emaitera jinen da Donapaleura Pariseko Christelle Petitcollin, psychoterapeuta. Idazlea ere da. Besteak beste “Agressions sexuelles, trousse premiers secours”  liburua idatzi du. Eta liburu hau  oinarri, konferentzia emanen du, Amikuzeko bideak gunean ostiral arratseko 8’30tan, “Erran eta bizi” elkarteak antolaturik. Hitz ordu huntaz baliatu gira “Erran eta Bizi” elkarteaz pundua egiteko ere Jean Mixel Puxulu eta Marie Jo Varnier kideekin. Sortu denetik hainbat laguntza ekarri baitu elkarteak, hainbat segipen egin. Prebentzio lanetan ere arizan da, hala nola pesta komiteko gazteen gan eta beste. Entzuten ditugu :