Transmisioa dokumentala Donibane Garazin maiatzaren 25ean

05/24/2023

Olentzeroren elkarteak egin “transmisioa” dokumentala Donibane Garazin ostegun huntan maiatzaren 25ean arratseko 8.30tan Vauban zinemagelan.

Argentinako euskal diasporako lekukotasunak biltzen ditu film hunek, euskara eta euskal kultura nola transmititzen den gaiaren inguruan.

Dokumentalaren ideia nola abiatu zen erraiten dauku Aitzol Salaberria Olentzeroren lagunak elkarteko lehendakariak.

https://labur.eus/0EXBX