Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa zendu da 90 urtetan

12/10/2022

Ibiakoitz goiz huntan jakin dugu Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa kanbon zendu zela 90 urterekin. Parisen sorturik 1932an, Euskara galdu zuen eta gaztetan berreskuratu. Erroak eta gogoa alan Santagrazin ukanik beti, 45 liburu baino gehiago idatzi ukan ditu: poesia, saiakera, nobela, dibulgazioa eta gazteendako literatura landu zituen.

Etnografiaz, hizkuntzalaritzaz idatzi du. Igela aldizkariaren sortzaileetan zen Jon Miranderekin. Aljeriako gerlan berak ikusitakoak ere kontatzen ditu fikzio lan horietako batzuetan. Jean-Louis Davant adiskidearekin mintzatu gira.