Uda huntan, turisma sasoina emeki abiatu da Baxe Nafarroan.

2022-10-05

Uztaila mottel, agorrila hobeki, eta buruila untsa. Erran behar da Baxe Nafarroan bisitatzeko leku berri ainitz ideki dela aurten, izan Amerikanoenea Urepelen, Olhaberri Bankako meatigien bisita, Baigorriko Meaka, eta jada hor ziren Larzabaleko hil harrien interpretazio zentroa eta Donapaleuko Bideak. Ahantzi gabe Baxe Nafarroako herriak, mendiak, horier lotu diren aktibitate ugariak, eta bixtan dena jan edan guneak; bilduma egiten dauku  Marie Hélène Ernaga Baxe Nafarroko turisma bulegoko arduradunak