Katherine Bidegaray gorte goreneko epailea "Demokrata bakarra nuxu, ukanen dixit lan"

2025-01-15

Katherine Bidegaray Montanako korte goreneko epaile bilakatu da.

Aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoak zituen.

Montanan laborantxan arizan ziren burrasoak eta gazterik abokatu izaiteko gogoa ukan zuen, nahiz erraiten zakoten ez zela emazteendako lana bainan gizonentzat.Halere, aitamen sustenguarekin, ikasketak kausitu ondoan abokata bilakatu zen eta ondotik epaile.

Ameriketako estatu batuetako azken bozetan aurkeztu zen gorte goreneko epaile izaiterat. Zazpi juje hautatu dira Montana estatuan eta pasatu den demokrata bakarra da.