Euskara - Alex Artzelus

  • Astobizkar

    2025-04-28

    Iragan ostiralean Astobizkar mendirat ene lagun batekilan egin nuen ibilaldia kundatuko dauzuet segidan. Espainiak eta Frantziak inposatu dauguten mugaren erdi-erdian da, eta muga horrek egun oroz sortzen daugun berexkeriaz gogoeta egiteko parada eman zaugun. Haatik, aski da inguru guzirat so egitea muga horren sentsugabekeriaz ohartzeko.

    Irakurri gehiago
  • Alex Artzelus Nafarroa 'Garaian eskuararen alde ba, bainan ez hainbeste'

    2025-04-14

    Xabier Erize eta Carlos Vilchesek argitaratu berri dute ondoko izena duen inkesta: Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu soziodiskurtsiboetatik abiatuta. Emaitza positiboak ukan ditu, %60tik goitik eskuararen aldeko jarrera erakutsi baitu. Haatik, bada pundu negatiborik ere. %20rat ez dira heltzen haur guziek eskolan eskuaraz jakin dezaten nahi dutenak, ez eta administrazionea osoki eskualdun izan dadin nahi dutenak ere. Hori arrenguragarri iduritzen zait, Eskual Herria eskualduna nahi badugu, ez baita beste manerarik: eskuara denetarat hedatu eta normalizatu beharra da.

    Irakurri gehiago
  • Sagarnotegiak folklorizatuak

    2025-03-18

    Eskualdunen juntatzeko estakuru ederra izan dira sagararnotegiak berriki artio. Haatik, egungo egunean arrunt folklorizatu direla erran nezake: espainola mihian duten eskual herritarrak beti eta ardurago abian dira biziki eskualdun direla erraitera, menturaz ahatzea baitute hala izanak direla noizpait. Lauburuak edo khantu xahar batzu bezala, ez direa sagarnotegiak ere alegia bilakatzen ari? Itxurakeria baizik ez?

    Irakurri gehiago
  • Nafarroa berezia ote ?

    2025-02-04

    Iruñen bizi da orai Alex Artzelus eta Nafarroako euskararen harat hunatak aipatzen dauzkigu, Nafarroa berezia dela entzun baitu behin baino gehiagotan Iruñeko euskaldunen erranetan.

    Irakurri gehiago
  • MUTURREKOA ESKUIN MUTURRARI

    2024-06-22

    Eskuin muturrak izigarriko emaitzak ukhan ditu Iparralde osoan. Beldurgarri, ahalgegarri eta okaztagarri da. Politika eta hizkuntza ez direla lotu behar diote batzuk, bainan egon segur eskuin muturrak irabaziz geroz, egin ahalik handiena eginen duela gure lengoaiaren kasarazteko. Idek ditzagun begiak eta ez sinets egungo egoera gaixtoaren hobena ttipenena dela. Parte har dezagun eskuin muturraren kontre antolatu mobilizazioneetan

    Irakurri gehiago
  • Milesqueer Prefosta

    2024-05-15

    LGBT kolektiboko kideendako ez da bethi aisa izan herri ttipi batean sorthu eta handitzea, besteenganik desberdintako hartzeak usu bazterrean bizitzera kondenatu baikitu. Hartako, hirietarat joan gira anitzak; haatik, herria bihotzean atxikitzen. Anitzer iduritzen zitzaugun ezin uztartuak zirela herria eta gure genero identitatea, bainan Atharratzen egin Bekat'uros festibalari esker amentsa egia bilakatu zaugu. Milesqueer, Prefosta!

    Irakurri gehiago
  • Alex Artzelus "azken mohikano militanteak"

    2024-04-16

    Eskuara hizkuntza guttitua izanik, baditu galtzen ari diren eskualkiak, eta eskualki hori mintzo duten hundarreko hiztunak. Duela 15 urthe Nafarroan eskuara galtzen ari zen eremuetan ibili nintzalarik, ezagutu nituen berek bakharrik atxikitzen zuten eskuararendako batere maitasunik ez zuten jendeak. Haatik, badira, azkenak izanik ere, eskuara transmititzen segitu duten etxeak, bai eta landu dutenak ere. Horien lan handiari esker bizi dira oraino eskualki horiek!

    Irakurri gehiago
  • Euskararen etorkizuna interneten eta sare sozialetan

    2024-03-06

    Internet eta sare sozialak dira XXI. mende huntan gazteen erreferentzia ithurri nagusia. Horren aitzinean usu aiphu da eskuara ere behar dela mundu berri hortan sartu eta landu. Haatik, badia eskuarak etorkizunik sare sozial horiek hedatzen duten kultura indibidualista, azaleko eta kapitalista hortan?

    Irakurri gehiago