Milesqueer Prefosta

2024-05-15

LGBT kolektiboko kideendako ez da bethi aisa izan herri ttipi batean sorthu eta handitzea, besteenganik desberdintako hartzeak usu bazterrean bizitzera kondenatu baikitu. Hartako, hirietarat joan gira anitzak; haatik, herria bihotzean atxikitzen. Anitzer iduritzen zitzaugun ezin uztartuak zirela herria eta gure genero identitatea, bainan Atharratzen egin Bekat'uros festibalari esker amentsa egia bilakatu zaugu. Milesqueer, Prefosta!