Euskara - Alex Artzelus

  • MUTURREKOA ESKUIN MUTURRARI

    2024-06-22

    Eskuin muturrak izigarriko emaitzak ukhan ditu Iparralde osoan. Beldurgarri, ahalgegarri eta okaztagarri da. Politika eta hizkuntza ez direla lotu behar diote batzuk, bainan egon segur eskuin muturrak irabaziz geroz, egin ahalik handiena eginen duela gure lengoaiaren kasarazteko. Idek ditzagun begiak eta ez sinets egungo egoera gaixtoaren hobena ttipenena dela. Parte har dezagun eskuin muturraren kontre antolatu mobilizazioneetan

    Irakurri gehiago
  • Milesqueer Prefosta

    2024-05-15

    LGBT kolektiboko kideendako ez da bethi aisa izan herri ttipi batean sorthu eta handitzea, besteenganik desberdintako hartzeak usu bazterrean bizitzera kondenatu baikitu. Hartako, hirietarat joan gira anitzak; haatik, herria bihotzean atxikitzen. Anitzer iduritzen zitzaugun ezin uztartuak zirela herria eta gure genero identitatea, bainan Atharratzen egin Bekat'uros festibalari esker amentsa egia bilakatu zaugu. Milesqueer, Prefosta!

    Irakurri gehiago
  • Alex Artzelus "azken mohikano militanteak"

    2024-04-16

    Eskuara hizkuntza guttitua izanik, baditu galtzen ari diren eskualkiak, eta eskualki hori mintzo duten hundarreko hiztunak. Duela 15 urthe Nafarroan eskuara galtzen ari zen eremuetan ibili nintzalarik, ezagutu nituen berek bakharrik atxikitzen zuten eskuararendako batere maitasunik ez zuten jendeak. Haatik, badira, azkenak izanik ere, eskuara transmititzen segitu duten etxeak, bai eta landu dutenak ere. Horien lan handiari esker bizi dira oraino eskualki horiek!

    Irakurri gehiago
  • Euskararen etorkizuna interneten eta sare sozialetan

    2024-03-06

    Internet eta sare sozialak dira XXI. mende huntan gazteen erreferentzia ithurri nagusia. Horren aitzinean usu aiphu da eskuara ere behar dela mundu berri hortan sartu eta landu. Haatik, badia eskuarak etorkizunik sare sozial horiek hedatzen duten kultura indibidualista, azaleko eta kapitalista hortan?

    Irakurri gehiago
  • Alex Artzelus "Garestik Ultzamarat Hazparnen gaindi"

    2024-01-22

    Garestik Ultzamarat eta hantik Hazparnerat eginen dugun pidaian erakutsi nahi dugu kultura eta hizkuntza ordezkapena gerthatzen ari zaugula begien aitzinean. Hori aitzina joan dadin uzten badugu, behin ordezkapen hori bururaturik, sekula ez dugu senditzen ahalko herria eskualdun izan zela noizpait. Hartako, entsea giten suiaren arraphiztera brasak atxikitzen dueno, alderat hil, eta sobera berant izan gabe.

    Irakurri gehiago