Gogotik abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu uztailaren 15ean Donibane Garazin

2023-07-08

Gogotik gizon abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu handizki. Uztailaren 15ean “Beti gogotik” izendatu duten kontzertu berezia eskainiko dute Donibane Garaziko Jai-Alaian. Ospakizunean hartuko dute parte txalapartariek, dantzariek, kantariek eta omen beste sorpresa zonbait ere baditaizke. Kontzerturako orain danik txartelak hartzen ahal dira turismo bulegoetan. Biharamunean bazkari herrikoia izanen da Izpurako Faustin Bentaberry gelan.

Urtemuga ospatzeko buruilaren 30ean ere “Beti gogotik” ikusgarria emana izanen da Donapaleuko Saint-Louis antzokian.  Doinuen plazatik emankizunean taldekide batzuekin Gogotiken ibilbidea gogorat dugu gogora ekarri eta heien kantu zonbaitetaz gozatu ere.