Euskara zaharrean idatzia izan ditaiken Irulegiko eskua

2024-01-10

Arantzadi elkarteko Juantxo Aguirre-Mauleon eta Mattin Aiestaran arkeologoek lanak egin dituzte Iruña aldean den Aranguren ibarreko Irulegi izeneko gazteluaren ondoan den burdin aroko herrixkaren indusketetan. Toki hortan esku famatu hori atxeman dute euskara zaharrean idatzia izana ditaikena. Kanpoko mintzaldi huntan Irulegiko eskuaz ari gira bi arkeologoekin.