On daiziela asteartea

2023-11-07

Larraitz Amezagak Endo feliz liburua idatzi du erderaz endometriosia eritasunari buruz, orain euskarara itzuli nahi du eta diru bilketa kanpaina abiatua du.

Dantza.eusen tartean, Aritz Ibañez izango duzu hizlari, euskararekiko oldarraldiaren aurkako Bilboko manifestaldi jendetsuari, soka-dantza abestuz eta dantzatuz eman zitzaion bukaera, duela ia 500 urte egin zuen bezala, euskara jalgi adi plazara, jalgi adi dantzara aldarrikatuz.

Astearte guziz ADI emankizuna dugu eta gaurko taldeen berri ekartzen digu Panpi Merkapide lankideak.