SAKONEAN | Ukrainako gerla sakonean

2022-03-06

Gure egunerokotasuna astindu duen ofentsiba militar hau, otsailaren 24an hasi zen, zonbait hilabete aitzinetik heldu ziren tentsioak zapartatzean. Baina gatazkaren erroa ulertzeko, 2014etik Ukrainan iragan diren gertakariak ezagutu behar dira. Horretarako hiru adituren parte hartzea ukan dugu: Asier Blas politologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Urtzi Urrutikoetxea Amerikako Estatu Batuetan den kazetaria eta Euskal PEN clubeko kidea, eta azkenik, nazioarteko gaietan aditua den Mikel Aramendi kazetaria.