130 etxalde baino gehiagok Zalgizeko etxe gasna kooperatibaren xerbitxuak baliatu dituzte

03/11/2022

Etxeko gasna egiten duen Etxe Gazna kooperatiba 1985ean Gotainen sortu zen lauzpabost laborarirekin, gasnak xukarazteko galdea zelako.  Gero, lekua ttipixka egonki 1992an, oraingo eraikuntza sortu zuten, Zalgize-Donezteben. Sortu denetik, 130 etxalde baino gehiagok dituzte kooperatibaren xerbitxuak baliatu, urtean 15,5 tona gasna ondurik.

Zalgizeko gazitegiaren aktibitate nagusia gasnen ontzeko xerbitzuaren eskaintzea da, bertako kidea den Thomas Arhancetek xehetasun gehiago eman dauzkigu.