EHLG : Segida utzi, laborantza lurrak zaindu

2024-05-23

Etxaldearen segida uztea eta erretreta hartzea prestatzeko egunak laster abiatzen dira : ekainaren 6an erretreta dretxoetaz ariko gira eta ekainaren 11an etxaldeko funtsekin zer egiten ahalko den ikusiko da. Bestalde argazkilaritza maite balin baduzue, motibatu ! Lurramaren afitxa berria sortzen parte har ezazu argazki lehiaketaren bidez. Eta oroitu maiatzaren 25ean Lurraren eguna iraganen dela Kanboko Marienia lurretan.