"Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 6 hitzordu finkatzen ditu hilabete huntatik goiti, laborariak beren erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzeko.

2022-05-13

"Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 6 hitzordu finkatzen ditu hilabete huntatik goiti, laborariak beren erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzeko. Hainbat aholkurari eta esperta (jurista bat, MSAko aholkurari bat, notario bat, lur-esperta bat eta soziologo bat) etorriko dira Ainiza Monjolosera gai hauetaz argitasunak emaitera : erretretarako eskubideak, dispositibo fiskalak, familia-arrañamenduak, etxaldearen balioa estimatzea eta etxaldea transmititzeko proiektua eraikitzea."