LURRAMA : 18. edizio ederra !

2023-11-16

Aurten ere Lurrama ederki iragan da. 1000 laguntzaile lanean arizan dira gogo handiarekin edizio hau kausitzeko.

Emazte laborariak erdigunean ziren. Gaiak publikoaren interesa piztu du, mintzaldietan partikulazki. Lehiaketek ere parte hartze ederra kausitu dute.

Heien etxaldeko produktuekin etorriak ziren Franche-Comté frantses eskualdeko laborariek etxeko bidea hartu dute igande arratsean, uros !