Ttutturru mendiak Donibane aldetik ikustean, iduri du hortz handi zorrotz bakar bat

12/02/2019

Behorlegi gainetan aurkitzen da Ttutturru, eta egia zinez forma ezautgarria duela. 1245m goratasunekoa, kontineenteen formatze garaian altxatu zen mendi hau. Itsas azpian aurkitzen zen gune hortan, itsas belar gorri bat bazen zimenta bezala gixu harri eta mahaskurrak lotu zituenak. Eta plaken arteko xokeek Ttutturru altxa arazi zuten paper orri plegatu bat bezala