Firurikatuak ziren xirio luze batzu… Ezkoaz ari gira, eta lehen Euskal Herrian ezkoak zuen leku handiaz.

2023-08-10

Aldudeko Haran Ubel elkarteak urte guziez udan, gai bat lantzen du, lekukotasun desberdinak biltzen, artista batekin lantzen eta liburu bat plazaratzen du. Aurten Erlegintza eta berezikiago Ezkoaz izanen da liburua, firurikatuak ziren xirio luze batzu izenburuarekin.

Ezkoa Euskal herrian biziki baliatua zela bai, bainan zer meneretan aste huntan gure gomitekin esplikatuko dauzuegu :

Marie Campistron haran ubel elkartekoa, Urepele xokolaterainiako Angèle Harriet, Iparraldeko azken ezko xirio egileak Aurtiko mère Prieure eta Sœur Françoise .

Haran ubel elkarteak ereman lan hunen emaitza, agorrilaren 13an erakustia izanen da aldudeko alfaro ostatuan. Liburuaren aurkezpena, eguerditan baskaria, arratsaldean Jean Larregarai-amikuztarraren Uholdea film laburraren hedapena.

Liburuaz interesatua dena harremanentan jarri behar da Haran Ubel elkartearekin