HOSTOKADA: Duzunaritze-Sarasketa

2023-09-13

Buruilaren 15, 16 eta 17an Hergaraiko ibarrak bere ateak idekiko ditu. 8. edizioarentzat Duzunaritze-Sarasketak du batzarri eginen eta besteak beste Bernat Etxepare, XVI. mendean herrian sortu eta Euskaraz argitaratu zuen lehen idazlea omendua izanen da.

Buruilaren 15ean, ostiralez 18:00etan Etxartian, Aurelia Arkotxa eta Philippe Chareyre unibertsitateko erakasleek Bernart Etxepareri buruz hitzaldia emanen dute.

Buruilaren 16an, ibiakoitzez, Mendiben Ttutturru trail ibilaldia (6:00 eta 9:00 artean) eta lasterketa (7:00) iraganen dira. Duzunaritzen Aphateko gaztelua bisitatzen ahalko da.

Buruilaren 17an, igandez, Duzunaritzen feria iraganen da. 9:00etarik goiti askari, artisauen eta kabalen erakusketa, merkatu, haurrendako jokoak, pilota partida, herri kirolak eta beste animazio frango eguna airosteko. Goizarekin Piarres Erdozaintzi-Etxartek Bernart Etxepareri buruz egin zizelketa estreinatuko da. Karia hortarat Duzunaritze-Sarasketako herritarrengana joan gira, herriaz gehiago jakiteko.