Aurtengo mahats uzta sotoratu aitzin, Lasa Xubialdeko Battittek lehenik joan den urteko arnoa dupetarik botoiletarat pasatzen du

2020-10-08

Aurtengo mahats uzta sotoratu aitzin, Lasa Xubialdeko Battittek lehenik joan den urteko arnoa dupetarik botoiletarat pasatzen du. Lan hau ez da nola nahika egiten, botoiletan arnoa ezartzen baita oxigeno guzia kenduz barnetik. Lan hau etxaldez etxalde pasatzen den kamion ibiltari bati esker egiten da. Kamion hunek muntadura berezia du, eta botoila hutsak garbitzen, arnoz betetzen, etiketatzen, kapsulatzen, buxoinatzen eta kartoinetan ezartzen ditu. Botoiletan, arnoa pausatzen egonen da zonbait hilabetez, heldu den urtean saldua izaiteko.