Mahastietan lili gaiak biziki goizik ageri dira, eta mahastizainak badaki zonbat golko izanen diren

2019-06-12

Beti Lasa xubialdeko mahastietan, garai bakotxak bere lan zama ekartzen du. Lur lanen egiteko mementoan utzi ginuen Battitt. Aurten mahastizainak erabaki du aurten ez lan horien egitea, mahastietan trefla edo hirusta xuria pusatu da aurten eta hau azote-a ekarlea delarik mahastiarentzat, lurra untsa estaltzen duena eta ez dena gora joaiten. Ondotik jin da despuila egiteko garaia, nahi diren aihenak atxikitzeko, eta lili gaiek baldintza hoberenak ukan dizten mahats golko ederren ateratzeko