Udako arno salmentak fini, ondoko salmentak eguberriz eginen ditu Battit Ibargaraiek

2020-10-22

Lasa Xubialdeako sotoan gira egun ere; eta aurtengo mahatsa sartu aitzin, joan den urteko arnoa dupatatik botoiletarat pasatu du Battitt Ibargarai sotozainak. Arno hori urte batez ondu da dupan, eta orai Battittek 6 hilabetez utziko du pausatzen botoiletan, erran nahi baitu bakarrik heldu den primaderan erosten ahalko dela iazko mahatsetik egin arnoa.