Denetarik jaten du sai xuriak baina bereziki ahatxeen kakak

2022-04-19

Sai xuria edo behi bideko andere xuria xori migratzailea da, mirua bezalakoa, xuri eta beltza, buztana erronboa du. Negua Afrikan pasaturik orain Euskal Herrirat sartua koplatzeko. Kume bat baizik haziko dute, arraro da bigaren haztea sasoin berean. Lehenak otsailaren 15aren inguru hortan ikusi dira. Xori bakarra da munduan burua lumarik gabekoa eta horia duena. Denetarik jaten du sai xuriak baina bereziki ahatxeen kakak. Xori hunen ezagutza egiten segitzen dugu Beñat Iribarnerekin.